Lezo bere kale harriztatuek eta oinetxeek osatutako hirigune historikoagatik da ezaguna
BITXIKERI BAT:
Lezo duela mende asko ospetsua da bere Kristo gurutziltzatuagatik, Santo Kristo Lezokoa,
Euskal Herrian jarraitzaile ugari eta berezitasun bat duen figura erlijioso bat: ez du bizarrik.
Alde zaharreko plaza nagusian dagoen izen bereko basilika errenazentistan dago.
PLAN BAT:
Bi ordu baino gutxiagoko mendi ibilbide hau pertsona guztientzat da aproposa.
Jaizkibelgo hegoaldetik igarotzen da eta ehunka urteko baserri ederrez osatutako auzoak zeharkatzen ditu. (4,5 km-1 h 45 m).
Jaizkibel parean dagoen GR-121 ibilbideaz gain, Lezok beste bi ibilbide balizatu ditu
EZ GALDU:
JAIZKIBELGO DORREAK
Jaizkibel mendiaren gailurrean daude, XIX. Mendean eraiki ziren sei dorreetatik, hiru Lezokoak dira eta monumentu-multzo gisa katalogatuta daude.
Oinez ere ikus daitezke, Lezoko dorreak Gipuzkoari bira ematen dion GR-121aren zati baitira.
ESPERIENTZIA BAT:
BERTAKO GASTRONOMIA
Bai landa-eremuan, bai hirigunean, Lezoko jatetxeek ez zaituzte goseak utziko.
Horrelako eremu txikian kalitatea soberan dago.
GOMENDIOA:
BERTAKO OSTATUAK
Lezo leku ezin hobea da, zalantzarik gabe, ohiko interesguneetatik hurbil dagoelako,
hala nola Donostia, Hondarribia edo Frantziarekin komunikazio onak dituelako eta naturaren erdian kalitatezko ostatu-eskaintza duelako
5 km inguruan...
INFORMAZIO GEHIAGO:
ERRENTERIAKO TURISMO BULEGOA
943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus