Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Txokolatearen Sekretuak

Trufak eta piruletak Errenterian

XVIII. mendean zehar, Pasaian egoitza zuen Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainiak kakaoaren inportazioen monopolioa kontrolatzen zuen, hortaz, Europan kontsumitzen zen txokolatea euskal portuetatik sartzen zen. Txokolatea gure artean gelditzeko etorri zen eta maisu txokolategileen sorterri bilakatu zuen lurralde hau.

txokolatearen-sekretuak-01  txokolatearen-sekretuak-02

Denborarekin txokolate-industriak jasan duen eboluzio handiaren emaitza, egun disfrutatu ditzakegun askotariko barietateak dira. Guztiontzat hain preziatua den produktu honen ezaugarriak eta elikaduran duen posizio garrantzitsua ulertu ahal izateko, Errenteriako Casa Aramendia gozotegia bisitatu dezakegu. 1898-tik, tradizioan eta artisautzan oinarritu dira. Azken mendean belaunaldiz belaunaldi transmititutako historia eta usadio familiarraren emaitza diren produktu tradizionalek, erreferente bilakatu dute Casa Aramendia Gipuzkoa mailan.

Orain Casa Aramendiak produktu paregabe hau sakonean ezagutzeko eta, aldi berean, bere forma, soinu, egitura, usain gozo eta zaporekin disfrutatzeko aukera eskaintzen digu. Casa Aramendiaren tailerrari esker, eskualde honetan txokolateak izan zuen paper historikoan eta jatorrian murgilduko gara. Txokolate-dastatze baten bidez, barietate ezberdinak bereizten ikasiko dugu eta fabrikazioaren prozesua erakutsiko digute, kakao-lurretatik gure ahoraino doan prozesua alegia. Ondoren, ekin lanari!; haurrak eta helduak trufak eta txokolatezko piruletak egingo ditugu eta prest daudenean dastatu ahal zango ditugu. Dudarik gabe, zentzumen guztietarako esperientzia ahaztezina da hau, amaiera ezin hobea izango duena txokolate-tenplu txiki honen instalazioak ezagutuz eta gozogintza artisauaren lantegia bisitatuz. Eta hau guztia maisu-txokolategileen antzera jantzita. Azkenik, momentu hau betikotuko duen argazkia euren web orrian deskargatu ahal izango dugu.

Erreserbatu


Kontaktua

Casa Aramendia
Biteri, 10
20100 Erenteria

 

Datu interesgarriak

Iraupena: 2 ordu t’erdi.
Prezioa: 29 € helduak eta 12 € haurrak 3-15 urte bitartean. %10 deskontua familia ugarientzat eta %15 deskontua taldeentzat.
Gutxienezko taldea: 8 pertsona.
Hizkuntzak: Euskara, gaztelania. Frantsesa eta katalana disponibilitatearen arabera.
Noiz joan: Urte osoan zehar egun hauetan ezik apirilaren 15-25 bitartean eta abenduaren 10tik urtarrilak 7 arte bitartean.
Oharra: Adin guztietarako.

 

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu