Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Arditurriko Tren Berdea

Bisita gidatuak Arditurriko Tren Berdean    Bisita gidatuak Arditurriko Tren Berdean

Aisialdirako aukera berri honekin Oiartzungo udalerriko baliabide natural eta kulturalak modu desberdin batean bisitatu ditzakezu; hain zuzen ere, trenez. Joan-etorriko ibilbide hau, Doneztebe plazatik ateratzen da eta Altzibar auzoan Bide Berdea hartu ondoren, Ugarte errotatik pasatzen da, Arditurriko Meatze Gunera abiatuz. Bertan, bisita gidatu bat egiten da oinez Interpretazio Gunera eta meazulora. Bisitaren egunaren arabera, Tren Berdea Ergoien auzoan dauden beste bi museotatik igarotzen da, Luberri Ikasgune Geologikotik eta Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa museotik alegia. Guztira, 2-4 orduko ibilbide lasaia eta paregabea da ibilbidearen arabera.

Tren  Berdea + Arditurri:

Iraupena: 2 ordu eta 15 min. Prezioa: 11,30 €/ taldea (+ 10 pertsona): 8,20 €.
(Astearte, asteazken eta ostegunetan. Gutxieneko taldea 10 pertsona)

Tren Berdea+ Arditurri + Luberri-Ikasgune Geologikoa:

Iraupena: 4 ordu eta 15 min. Prezioa: 13,30 €. Taldeak (+ 10 pertsona): 9,20 €.(Asteazken eta ostegunetan. Gutxieneko taldea 10 pertsona).

Tren Berde + Arditurri + Soinuenea - Herri Musikaren Txokoa:

Iraupena: 4 ordu eta 15 min.
Prezioa: 13,30 €/. Taldeak (+ 10 pertsona): 9,20 €.
(Asteazken eta ostegunetan. Gutxieneko taldea 10 pertsona).

* 5 urte baino gutxiago: doan.


Kontaktua:

Errenteriako Turismo Bulegoa
Tel.: (00 34) 943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus

Oharrak:

Erreserba aldez aurretik egitea beharrezkoa da.

 

 

 

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu