Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Nabigazioa belaontzi klasikoan

Gipuzkoako kostaldeko paisai ederrenetariko batez itsasoaren ikuspuntutik gozatu ahal izango dugu, Jaizkibel eta Ulia mendiek osatzen duten badiako sarrera, hain zuzen, edertasun paregabea duena. Eta hau guztia belaontzi klasiko batean.

Izan ere, Ostarte Sailing enpresak belaontzi klasiko ikusgarri batean nabigatzeko aukera eskaintzen du: "Lucretia". 1927. urtean teka, haritza eta kaoba egurrez eraikitako belaontzi nederlandar enblematikoa da, 19,3 metroko luzera duelarik.

LUCRETIA 01   Ostartesailing2

Nabigazioaren hasiera eta irteera Donibaneko udaletxe ondoko pantalanetik egingo da. Jendearekin topalekua Udaletxeko sarrera izango da.

 Ibilbidea badiako interes puntu garrantzitsuenetatik pasako da argibideak emanez, gero belak igo eta badiaren sarrerarantz abiatuko da, Jaizkibel eta Ulia mendien itsaslabarrek eskaintzen duten panoramika ederra ikusteko. Badiatik kanpo Ulia eta Platako farolaren inguruan nabigatu eta berriz badiara sartuko da, hasiera puntu berean ibilbidea amaituz.

 

Lucretia ontzia

Ontziaren eraikuntza agindu zuen armadorearen Lucretia izeneko alabak pairatzen zuen arnasteko gaixotasuna zela eta jarri zioten izena ontziari; medikuak itsas brisa arnasteko gomendioa eman baitzion. Urte batzuk pasata, Oxfordeko unibertsitateko errektore prestigiotsuaren eskutik Europako itsasoak zeharkatu zituen belaontziak. Beranduago, errusiar aberats baten eskuetan erori eta Portugaleko Ontziola batean bukatu zuen, abandonatuta. Bertan geldialdi luze bat pasa ondoren, familia frantses batek birgaitu zuen Atlantikoa gurutzatu eta Karibe itsasoan barrena nabigatzeko. 12 urte pasa ondoren, Karibetik gure uretara itzuli zen, oso nekatua eta zaharkitua eta etorkizunerako aukera gutxirekin.

Ostarteko kideek bere balioa aintzat hartu zuten eta bederatzi hilabeteko lan gogorren ostean bizitza, osasuna eta distira bueltatu zioten itsas ondarearen bitxi honi. Egun, jardunean dirauen Kantauri itsasoko itsasontzi zaharrenetako baten bihurtu dute.

Egunak

2019ko asteburuak eta jai egunak, apirilaren 13an hasita.
Aste Santuan egunero aterako dira irteerak.
*Itsasoaren eta eguraldiaren baldintzen arabera.

Ordutegia

12:00etan eta 13:00etan

Iraupena

50 minutu

Prezioak

 0-2 urte: DOAN
3-12 urtekoak: 12 €
Helduak: 16 €

Informazioa eta sarreren salmenta

 Pasaiako Turismo Bulegoa - Victor Hugo Etxea - Donibane, 63
943 34 15 56 - turismoapasaia@oarsoaldea.eus - www.oarsoaldeaturismoa.eus

Jarduerak

  • Nabigazioa neurrira. Bezeroak eskatzen dituen beharrei egokitzen dira eta esperientzia desberdinak diseinatzen dituzte, bai asialdikoak bai formakuntzakoak, honakoak eskainiz: 2 ordutik gorako itsas irteerak, asteetako irteerak, itsas festibalak, estropadak, naturaz eta kosta izugarriaz inguratuko ilunabar erromantikoak, bilerak, ospakizunak, argazki saioak, zetazeoen ikusteko irteerak edota proiektu ozeanografikoak.
  • Nabigazio klasiko kluba: Urte osoan zehar nabigatzea eta formakuntza eskaintzen da klubean elkartuz gero.

 

Kontaktua

Ostarte Sailing

Tel: (00 34) 687 255 661/ 665 737 433
ostartesailing@gmail.com
www.ostartesailing.com

 

Datu interesgarriak

Prezioak:

Nabigazioak neurrira, prezioak kontsultatu.

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu