Ikastea, miatzea, galdetzea gustokoa baduzu Bisitan hartzen zaituen tokia ulertu nahi baduzu Bizipen atsegina izan nahi baduzu
... KULTOUR duzu bidai lagun egokia!
Neurrira hautatuko bisitak: haurrekin bazatoz, mugikortasun murritza baduzu, zure behar eta interesen arabera diseinatuta.
Programaren araberako bisita gidatuak Oarsoaldean:
Bisita gidatua. 60 min.
Bisita honen helburu nagusia Errenteria eta itsasoaren arteko harreman estua jakinaraztea da. Honekin batera, euskaldunok munduko itsasoetan zehar izan dugun papera eta garrantzia azpimarratzea bilatzen da. Bisita Errenteriako alde zaharrean gauzatzen da, bertan mantendu den ondarea ezagutuz. (60 minutuko iraupena)
Bisita gidatua. 120 min.
Errenteriarentzat Industrializazioak suposatu zuen aldaketa ezagutzera ematea da helburu nagusia. 1845 eta 1936 bitartean agertu ziren lantegi garrantzitsuenen kokagunea eta historia eta herriak garai hartan jasan zituen aldaketak jakinarazten dira.
60 min.
8-12 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei eta urte tarte horretako ikasle taldeei zuzendutako ekintza da. Joko honen helburu nagusia Errenteria eta itsasoaren arteko harreman estua jakinaraztea da. Honekin batera, euskaldunok munduko itsasoetan zehar izan dugun papera eta garrantzia azpimarratzea ere bilatzen da. Pista-jokoa Errenteriako alde zaharrean zehar gauzatzen da.
Bisita-tailerra. 60 min,
Ikastetxeetako taldeei zuzenduta dagoela azpimarratu behar da; 5-10 urte bitarteko ikasleei hain zuzen ere. Tailer honen helburu nagusia Udaletxearen funtzioa eta funtzionamendua jakinaraztea da. Herriaren antolamenduan duen protagonismoa agerian uztea.
Bisita gidatua. 90 min.
Bisita honen helburu nagusia Lezok itsasoarekin izan duen harreman estua jakinaraztea da. Honekin batera, euskaldunok munduko itsasoetan zehar izan dugun papera eta garrantzia azpimarratzea bilatzen da. Bisita Lezoko alde zaharrean gauzatzen da, bertan mantendu den ondarea ezagutuz. Izan ere, Pasaiako Badiaren barnealdean kokatuta dagoen herri honi kresal usaina dario. Padurak ziren lur hauek San Juan Batailatzailearen parrokiak eta Lezoko Gurutze Sainduaren basilikak babestutako gune eder bihurtu ziren, lehortze lan gogorren ondoren. Egungo kale lasaietan paseatuz liskar eta ezpata duelu aztarnak ikusi eta Kortsarien Gurutze bezala ezagutu zenaren kondairara hurbilduko gara.Lezo izen handiko pilotu eta kapitainen jaioterria da, baita merkatari trebe, arrantzale, armadore eta kortsario beldurgarriena ere.
Bisita gidatua. 60 min.
Ziur aski ez duzu imajinatuko Oiartzun zein garrantzitsua izan den Gipuzkoako Oarsoaldea bailararen historia eta egituraketan. Bertako populamendu sakabanatuak eta kasko historiko monumentala ez izateak, ikusteko ezer ez duela pentsarazi dezake. Aitzitik, kostaren eta barnealdearen arteko kokaleku estrategikoak eta lehengaien ugaritasunak, inguru hauen garapenerako leku garrantzitsu bilakatu du. Olagizon, jauntxo eta merkatariek sortu zuten gaur egungo Oiartzun.
Bisita gidatua. 90 min.
Bisita honen helburu nagusia Pasaiako badiak orokorrean eta Pasai Donibanek munduko itsas historian eta Gipuzkoako historian izan duten garrantzia jakinaraztea da. Victor Hugo maitemindu zuen xarma ukaezin eta iragan harrigarria du Pasai Donibanek. Bertako eraikinak garai oparoen adierazgarri dira eta bertako iragan itsastar kosmopolita gogora ekartzen dute. Pasaia mundu zabalerako atea izan zen eta Europako, Amerikako eta Pazifikoko itsasbide guztietan ezinbesteko geldialdia. Baita bale ehizaren eta bakailao arrantzaren erdigune eta Errege Armadako eta itsas merkataritzako itsasontzien hornitzaile nagusia ere.
Bisita gidatua. 60 min.
Pasaiako barruti berriena da Trintxerpe. Arrantza industrialari lotuta jaio zen auzo hau arkitektura modernoaren katalogo txiki bat da. Portu batean egonik industriaren eta itsas ondarearen parte diren elementuak ditu, baina baita arkitektura estilo oso desberdinen adibideak ere. Bisita honek Trintxerpen dagoen ondare arkitektonikoa ezagutaraztea du helburu.
Bisita gidatua. 90 min.
Antxo badiako industrializazioak sorturiko barrutia da. Portuaren biziberritzeak produkzio modu berriak ekarri zituen ordura arte itsasotik bizi zen badia ingurura. Industrializazioak paisaia eraldatu zuen, baita gizartea eta bizimodua ere. Bisita honetan Antxoren sorrera ezagutzen da eta industrializazioak Pasaian izan duen garrantzia azpimarratzen da. Industrializazioak Pasaiarentzat eta Pasaiatarrentzat suposatu zuena azaleratzen duen ibilbidea da.
Bisita gidatua. 60 min.
Kultour Incoming Service
Koldo Mitxelena plaza, 7 – Errenteria.
(00 34) 688 818 017
info@kultour.pro
Facebook / Twitter @kultourincoming
- AURRE-ERRESERBAREKIN BISITAK
Bisitak erreserbarekin taldeei eskaintzen dira (gehienez 25 pertsona/taldea). Ez dago kopuru minimorik. Eguna, ordua eta edozein moldaketa taldearekin adosten da.
-
Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus